XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Barinaga'tikAmeriketan pelotan eginda, etorrita dago Arriondo'ko Ramon.
Armistegi'ko Pako Arakara joan da soldautzaia egitera.
Asabel'go Migelek Seat 850 barria ekarri dau.
Maguregi-goiti'ko Jose Antoniok be Seat barri bardiña ekarri dau.
Asta'ko Jose etxeratu da operaziñoa egin ondoren.
Markiñan il da Iturreta-ubei'ko Gregoria Solozabal.
Baita il da azidentian miñ artuta Izar'ko Juan, Naparroan bizi zana.
Adorrixan lan aundiak egiten diardue ta kortan azkenengo aurrerakuntzak sartuko ditue.
Etxebarrin Mayatzeko lenengoko domekan Errementeriko Tomas'en bei bakarrak, Markiñeko Lioia laguntzalle dabela egingo dau Illoro-goiti'ko Balentin ta Anjel Astobitzen aurka.
Arratsaldeko bostetan asiko da probia.
Euri egunak 22 izan dira.
Azpaldian olako Aprillik ez dau egin.